Bera Berak gutxigatik galdu du Espainiako Superkopa
Donostiako eskubaloi taldeak ezin izan du Kanaria Handia mendean hartu, Vigoko finalean (25-23).
Bera Beraren eta Kanaria Handiaren arteko finala.Bera Bera Aro berriko lehen tituluak gutxigatik egin dio ihes Bera Bera eskubaloi taldeari. Espainiako Superkopako finala jokatu zuten atzo, eta azken unera arte borrokatu bazuten ere, Kanaria Handiaren kontra galdu zuten (25-23). Horrela, Jon Begiristain entrenatzaile berriak ezin izan zuen sasoia titulu batekin hasi.
Lehen zati parekatua jokatu zuten bi taldeek, nahiz eta kanariarrek agindu markagailuan. Horrela ere, berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira (14-14). Bigarren zatian, Bera Berak markagailuan aurrea hartzea lortu bazuen ere, Kanaria Handiak bost goleko partziala lortu zuen, eta haien atezainak geldiketa ugari egin zituen. Pixkanaka, tartea murriztea lortu zuten donostiarrek, eta azken minutuetan norgehiagoka berdindu zuten (23-23). Ordea, kanariarrek aldeko bi jokaldi —zazpi metroko bat eta kontraeraso bat— izan zituzten, eta finala erabakita utzi zuten (25-23).
Superkopa galduta, ligari heltzeko unea da Bera Berarentzat. Datorren asteazkenean jokatuko dute lehen partida Gaskan, Beti Onak taldearen aurka (19:30).

