Donostiarrako bi traineruak hirugarren kaletik ariko dira, eta Donostia Arraun Lagunak laugarrenetik
Donostia Arraun Lagunak izan zen onena iazko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian.Joseba Parron San Sebastian Kontxako Banderaren lehen jardunaldia hastear da. 11:00etan izango da emakumezkoen estropada, eta 12:00etan gizonezkoetan. Gaur goizean egin duten kaleen zozketa, eta Donostiako hiru ordezkariek badakite norekin eta noren alboan neurtuko dituzten indarrak.
Emakumezkoetan, Donostiarra hirugarren kaletik ariko da lehen txandan, eta Donostia Arraun Lagunak —iazko irabazlea— laugarrenetik bigarren txandan. Jarraian dituzue txandak eta kaleak:
Lehen txanda
1. Hibaika
2. Zarautz
3. Donostiarra
4. Tolosaldea
Bigarren txanda
1. San Juan
2. Astillero
3. Orio
4. Donostia Arraun Lagunak
Gizonezkoetan, berriz, Donostiarra hirugarren kaletik ariko da lehen txandan. Segidan dituzue txandak eta kaleak:
Lehen txanda
1. Ondarroa
2. Orio
3. Donostiarra
4. Getaria
Bigarren txanda
1. Urdaibai
2. Zierbena
3. Isuntza
4. Hondarribia
Estropada bakoitzeko lau traineru onenak ohorezko txandan arituko dira datorren igandeko bigarren jardunaldian. Beraz, hori izango da hamasei ontzien helburu nagusia, eta baita Donostiako hiru ordezkariena ere.

