Espai Catala Via Fora elkarteak Diada ospatuko du ostiralean
Via Fora jatetxea.Via Fora Espai Catala Via Fora elkarteak Diada ospatuko du hilak 11ean, ostirala. Ospakizunean katalanen eta euskaldunen ahozko inprobisazioaren bi tradizio oholtzan elkartuko ditu elkarteak: Glosa eta bertsoak. Glosa Caustica taldea eta Miren Artetxe bertsolariak arituko dira ostiralean, 18:00etan, Via Fora Jatetxean eta sarrera doakoa izango da.
Orain dela bi urte ekin zioten ospakizuna glosaz eta bertsoez betetzeari, glosa eta bertsoak “tradizio desberdinetatik” datozela adierazi du elkarteak, baina osagai asko komunean dituztela ere nabarmendu du: “inprobisazioa, neurria eta errima, erantzuteko azkartasuna, hizkuntzarekin jolasteko gaitasuna, elkarri erantzutea eta publikoarekiko konplizitatea”.

