Beste bi greba egun egingo dituzte erresidentzietako langileek
Gipuzkoako erresidentzietako langileak, grebaren lehen eguneko manifestazioan. Sara Ibarguren Gipuzkoako erresidentziako langileek hitzarmena berritzeko borrokan jarraitzen dute. 2025eko urtarrilean ekin zioten negoziazioei eta emaitza ezaren aurrean, 300 greba egun egin dituzte jada. Negoziazio mahaia ekainetik blokeatuta dagoenez, mobilizazio berriak egingo dituzte Donostian. Zehazki, datorren asteko ostegun eta ostiralean hilak 17 eta 18.
Zinemaldiarekin bat eginez, Zaintzaldia aurrera eramango dute. Lehen egunean, sinadura bilketa eta gatazkaren berri emateko jarduerak gauzatuko dituzte; bigarrenean, berriz, manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan barrena.
ELA sindikatuak azaldu duenez, aldundiarekin egindako aldebiko bilerek ez dute emaitzarik izan eta greba mugagabean dauden Zaintzen edota Biharko Gipuzkoa erresidentzietako grebalariak kaleratu dituztela salatu du. “Oso larritzat” jo duten egoeraren aurrean esku hartzeko eskatu diote foru erakundeari. Halaber, propaganda egiteari utzi eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmen baterako “baliabideak eta ekimen politikoa” jartzeko eskatu diote.

