Laugarrenez antolatu dute Kabia topaketa Zinemaldian
Laugarrenez antolatu dute Kabia topaketa.Zinemaldia Zinemaldiaren, Tabakaleraren eta Elias Kerejeta Zinema Eskolaren arteko proiektua da Kabia, aurten laugarren aldiz antolatu dute eta gorabidean dauden zinemagileei nazioarteko industriako profesionalekin elkartzeko aukera ematen die proiektuak. Irailaren 21ean, 17:00etatik 19:00etara, Tabakalerako Zine eta Ikus-Entzunezko Laborategian egingo dute, ondoren koktel bat egongo da, 23:00ak arte. Bertaratzeko gonbidapena behar da.
Kabiak harremanetan karriko ditu Zinemaldiko Nest saileko zinema ikasleak Ikusmira Berriak, Noka eta 2deo Seriek programetako egoilarrekin eta Elias Kerejeta Zine Eskolako ikasleekin. Zinemaldiak adierazi du zinemagileei prestakuntza eta laguntza eskaintzea Zinemaldien jardueretan bertan garratzitsua dela eta Kabia beste “jarduketa ildo bat” dela gaineratu du: “Ahots berriak deskubritzeko konpromiso horretan, bat egiten du prestakuntzarekin, proiektuak garatzearekin eta proiektu horiek hedatzearekin”.

