Mads Bonde Sturup izango da Askatuak Gipuzkoa taldearen kapitaina
Mads Bonde Sturup jokalaria, garaipen bat ospatzen.Gipuzkoa Basket Aitor Zubizarretak bere saskibaloi jokalari ibilbidea bukatutzat eman ostean, Mads Bonde Sturup danimarkarrak hartuko du bere lekukoa Askatuak Gipuzkoa talderen kapitan gisa. “8. zenbakiak lehengo kapitainaren eta egungo bigarren entrenatzailearen ondarea jarraituko du”, nabarmendu du klubak, danimarkarraren inguruan.
Sturupek lau denboraldi daramatza talde donostiarrean jokatzen, eta “ezin hobeto ezagutzen ditu klubaren balioak”, Askatuak Gipuzkoaren hitzetan. “Denbora horretan erreferente handietatik haziz eta ikasiz joan da, hala nola Mikel Motos, Xabi Oroz eta Aitor Zubizarreta”, gaineratu du klubak.
Askatuak Gipuzkoak azaldu duenez, 2025-2026ko denboraldian jasandako lesioaren ondorioz “urtebetez osatzen aritu ondoren, danimarkarra kantxara itzuliko da, rol garrantzitsuago batekin: taldea kapitain gisa gidatzea eta Gipuzkoaren nortasuna eta balioak jokalari berriei irakastea”.

