Mendiko bizikletako emakumeen froba berria aurkeztu du udalak
3 Hiriburuak Laboral Kutxa MTB txapelketa aurkeztu dute.Donostiako Udala Hilaren 20an, igandea, Ulia mendian egingo dute 3 Hiriburuak Laboral Kutxa MTB txapelketaren lehen proba. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hiriburuak zeharkatuko ditu txapelketak eta hamabost taldek eman dute izena parte hartzeko. Parte hartzea bere osotasunean dago diruz lagunduta dago eta irailaren 14ra arte eman dezakete izena taldeek.
Mendiko bizikleta txapelketa emakumezkoen pilotako 3 Hiriburuak txapelketaren arrakastan inspiratua dagoela adierazi du Donostiako Udalak. Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziaren hitzetan: “Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin dugu, emakumeen pilotarekin eta 3 Hiriburuak pilota txapelketarekin egin dugun bezala”.
Uliako zirkuituak hiru kilometroko luzera izango du eta maila desberdinetako parte hartzaileentzat prestatu dute, “erakargarrietasunetako bat da esperientzia eta sasoi maila desberdinak dituzten txirrindulariak talde beran elkartzeko aukera ematen duela” nabarmendu du udalak.
Donostiako probak ligari hasiera emango dio, bigarren proba Gasteizen egingo dute, irailaren 27an, Armentiako Basoan eta urriaren 12an amaituko dute liga, Bilbokon, Avril-Artxanda mendiaren inguruan egingo den probarekin.

