Chopin musikagilearen omenezko zikloa urrian hasiko dute
Frederic Chopin, marraztuta, Victoria Eugenia Antzokiaren parean pianoa jotzen.Donostiako Udala Frederic Chopin musikagile poloniarraren omenezko zikloa egingo dute, 2026ko urritik 2027ko ekainera artean, Donostia Kulturak eta Donostia Musikak elkarlanean. Zikloa urriak 7an hasiko du Miguel Ituartek, Victoria Eugenia Antzokian, baina kontzertu denak ez dituzte bertan emango, batzuk Antzoki Zaharrean egingo dituzte.
Hamar kontzertuk osatuko dute zikloa eta bertaratu nahi duenak abonamendua erosi beharko du 115 eurotara Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan, gaurtik aurrera. 30 urtetik beherakoek 50 eurotara eskuratu dezakete abonamendua Victoria Eugeniako lehiatilan soilik. Donostia Kulturako bazkideentzako aurresalmenta bihar, hilak 10, hasiko da, 11:30ean eta 24 orduz egongo da irekia. Besteek abonamendua erosteko aukera hilaren 11etik 16ra izango dute. Abonamenduaz gain, sarrera solteak ere erosi daitezke, hilaren 17tik aurrera.
Abonamenduarekin batera opariak emango dituzte urriaren 7an: antzokiaren sarreran Frederic Chopin zikloaren inguruko liburua eta Chopin, Chopin! (2025) filma ikusteko gonbidapena. Filma urriaren 15ean proiektatuko dute Principe zinema aretoan.
Hemen kontzertuen zerrenda:
- Urriak 7, Victoria Eugenia Antzokia: Miguel Ituarte.
- Azaroak 11, Victoria Eugenia Antzokia: Szymon Nehring.
- Urtarrilak 27, Victoria Eugenia Club: Sylwia Salamonska-Baczyk sopranoa eta Teodora Oprisor.
- Otsailak 3, Antzoki Zaharra: Sarah Perarnaud.
- Otsailak 17, Antzoki Zaharra: Sofia Huerta.
- Otsailak 20, Victoria Eugenia Club: Haurrentzako kontzertua Samuel Arroyoren eskutik.
- Martxoak 10, Victoria Eugenia Antzokia: Alfonso Gomez.
- Apirilak 28, Victoria Eugenia Antzokia: Jon Urdapilleta.
- Maiatzak 5, Victoria Eugenia Antzokia: Marta Zabaleta.
- Ekainak 9, Victoria Eugenia Antzokia: Judith Jauregi.

