Eskusaitzeta industrialderainoko Lurraldebusen linea berria datorren astean jarriko dute martxan
Lurraldebuseko linea esperimental berriaren aurkezpena, Zubietan.Gipuzkoako Aldundia Gipuzkoako Aldundiak iragarritakoa beteko du. Datorren astetik aurrera, Lurraldebuseko linea esperimental bat jarriko du martxan, Zubietako Eskusaitzeta industrialderaino iritsiko dena, Galarretatik (Hernani) igarota. Atzo baieztatu zuen atzo Irune Berasaluze Gobernantza diputatuak.
Linea berriak BU15 izena izango du, eta industrialdeko langileei zein Zubietako espetxera eta Zubietako kirol gunera joan behar dutenei erantzuteko pentsatuta dago. Linea berriak astelehenetik igandera emango du zerbitzua, goizeko lehen ordutik (05:30-06:00) eguneko azken ordura arte (22:00-22:30) eta intermodala izango da.
Orain arte ez zegoen garraio publikoko irtenbiderik industrialde honetarako mugikortasun eskaera gero eta handiagoari erantzuteko. Horregatik, aldundiak Lurraldebus Eskusaitzetara iristeko apustua egin du.

