Zabalik dago 'Bihotz Berdeak' programan izena emateko epea
Bihotz Berdeak programako irteera bat.Kutxa Fundazioa Kutxa Fundazioak bultzatutako eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kudeatutako Bihotz Berdeak programak ireki du 2026-2027 ikasturterako izen-ematea. Ekimen hau natura deskubritzeko, hegaztiak behatzeko, intsektuak ikertzeko edota narrastiak arakatzeko interesa duten 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako da.
Programa urrian hasi eta ekainera arte luzatuko da. Tarte horretan, parte hartzaileek hilean igande goiz bateko irteera egingo dute Gipuzkoako hainbat naturagunetara, ornitologian, mikologian nahiz geologian adituak diren espezialistek lagunduta. Saioak euskaraz izango dira, teoria eta praktika uztartuz, gazteen jakin-mina asetzeko, ezagutzak handitzeko, biodibertsitatearen inguruko kontzientzia sustatzeko eta etorkizuneko bokazio naturalei bide emateko.
Plazak mugatuak dira eta matrikulazioak 315 euroko kostua du. Nolanahi ere, %25eko deskontua ezarriko zaie familia ugariei, gurasobakarrei eta bi neba-arreba edo gehiago inskribatzen diren kasuei.

