Zinema eta musika elkartuko dituzte Anoetako belodromoan
Belodromoan, irailaren 19an, egingo duten kontzertua aurkeztu dute.Zinemaldia Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak zinema eta musika eramango dituzte Anoetako belodromora, hilaren 19an, larunbata, 18:00etan. Kontzertuan zehar “musika pelikuletako eszena muntaketa baten proiekzioarekin” uztartuko dute, 400 metro karratuko paintailan.
Hauek dira kontzerturako hautatu diren obretako batzuk: Carmelo Bernaolaren Verano Azul edo La Clave, El Cantor de Mexico edo El amor es como un ramo de violetas; Diego Navarroren Winnipeg eta Beatriz Lopez-Nogalesen Sacamantecas. Andoni Martinez Barañano tenorrak abestuko du eta harekin Euskadiko Orkestra eta –abesti batzuetan– Donostiako Orfeoia egongo dira.
Sarrera doakoa da, baina gonbita behar da. Gonbita hilaren 12tik 18ra artean jaso beharko da Zinemaldiak Kursaalean duen informazio puntuan edo Donostia Turismoren bulegoan (Ijentea, 1), 09:00etatik 20:00etara. Gonbitarik geratuko balitz, egunean bertan Belodromoko leihatilan jaso ahal izango dira 10:00etatik aurrera.

