Argazki Bat Behelainoan taldeak 'Paperezko loreak' eskaini ditu
'Paperezko loreak' abestiaren azala.Argazki Bat Behelainoan Donostiako Argazki Bat Behelainoan bakarkako proiektuak Paperezko loreak abesti berria sareratu du, letren bideo batekin. Kantaren hitzak Otfried Preusslerren 1957ko Die kleine Hexe (Sorgin txikia) liburuan oinarriturikoak dira. Ilustrazioa, berriz, Winnie Gebhardt Gaylerrek libururako egindakoa da.
Arkaitz Artola (Egia, 1982) musikariak bere etxean ekoiztu du pieza berria, eta oraingoz Subvert musikari kooperatibaren plataforman eskuratu daiteke formatu digitalean.

