Bera Berak etxetik kanpo ere irabazi nahi du
Realeko neskek eta mutilek etzi etxean jokatuko dute, Teneriferen eta Atletico Madrilen aurka, hurrenez hurren.
Bera Beraren eta Beti Onak taldeen arteko ligako partida, Gaskan.Bera Bera Liga garaipen on batekin hasi berritan, etxetik kanpo bide beretik jarraitu nahi dute. Izan ere, herenegun jokatu zuten lehen partida Gaskan, Beti Onak nafarren aurka, eta irabazi egin zuten (26-17). Horrela, Espainiako Superkopa galdu izana ahaztu dute. Etzi, ordea, Malaga talde indartsuaren pistan ariko dira, 19:00etan.
Futbolean, Realeko neskek ligako lehen hiru puntuak izango dituzte helburu. Tenerife hartuko dute etzi, Zubietan, eta bi porroten osteko sentsazio txarrak gainditu nahi izango dituzte. Horretarako, defentsako lana indartu eta erasoan asmatu beharko dute. Mutilek, berriz, norgehiagoka berezia izango dute etzi ere, Anoetan. Oraindik ere oso presente dago apirilaren 18an irabazitako Espainiako Kopa, eta arerio bera izango dute aurrez aurre: Atletico Madril. Kopan ez ezik, ligan ere madrildarrak gainditu ditzakeela erakutsi behar du talde txuri-urdinak. Gainera, Elxi azken unean irabazita, konfiantzarekin hartuk dute erronka.
PARTIDAK
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 2. jardunaldia
- Malaga – Bera Bera (bihar, larunbata, 19:00)
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 3. jardunaldia
- Reala – Tenerife (etzi, igandea, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 5. jardunaldia
- Reala – Atletico Madril (etzi, igandea, 21:00)

