Sute txiki bat izan da San Bartolome inguruan
Aldapetako igoeran zegoen etxola San Bartolome inguruan, Aldapetako igoeran dagoen etxola batek su hartu du gaur 08:10ak aldera, eta bertan zegoen pertsona arin zauritu du.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ordubete geroago suhiltzaileek sutea kontrolpean zuten, itzaltze bidean.
Udaltzaingoa sutearen zergatia ikertzen ari da.

