Aieteko jaien giro ederra, iruditan
Aieteko jaien danborrada.Asier Gonzalez de San Pedro Udaren bukaera luzatzeko helburuz, iraila jardueraz eta festaz beteta dator Donostian. Euskal jaiak, estropadak, Zinemaldia, musika jaialdiak… Saltsa horretan guztian, Aieteko jaiak arnasgune bat dira auzokideentzat, euskarazko jai herrikoiek ematen duten babesarekin.
Hona hemen Asier Gonzalez de San Pedroren argazkiak.

