Txapeldunei merezitako harrera egin diete
Bosgarren Kontxako Bandera astindu du Donostia Arraun Lagunak-ek. Kaitik Plaza Berrira eraman dute gaur eskuratutakoa.
Plaza Berrira jende asko hurbildu da Donostia Arraun Lagunak-i harrera egitera.Joseba Parron San Sebastian Itsasoan irabazi, kaian jaso, arrapalan eskaini eta Plaza Berriko udaletxe zaharrera eraman dute. Donostia Arraun Lagunak-ek bosgarren Kontxako Bandera eskuratu du gaur, eta onenen marka berdindu du.
Irabaztera ohitu direla uste dutenak oker daude, astindu duten bandera bakoitza berezia delako. Kontxako bosgarrena zaleekin eta herritarrekin konpartitu dute, beste behin ere. Kaitik Plaza Berriraino musikaz lagunduta joan dira Lugañenea-ko arraunlariak, eta Donostiako Udalak merezitako harrera egin die, udaletxe zaharrean.
Arrauneko kideak bana-banan aurkeztuta irten dira eraikineko balkoira, eta Kontxako Bandera astindu dute Jon Insausti alkatearen eskutik. San Sebastian martxa abestuz borobildu dute hiriko traineru onenaren festa.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak hurbiletik jaso du txapeldunen ospakizuna:

