Haurrek 36ko gerra eta erbestea nola ikusi zituzten jasotzen duen erakusketa dago Aieteko kultur etxean
'Eta, hala ere, marrazkiak egiten dituzte!' erakusketaren aurkezpena.Donostiako Udala Aieteko kultur etxean dago Eta, hala ere, marrazkiak egiten dituzte! erakusketa, urriaren 25a arte. Erakusketak 36ko gerratik ihes egin behar izan zuten haurren argazkiak eta haiek egindako marrazkiak jasotzen ditu. Haurrek gerra eta erbestea nola ikusten zuten ezagutzera ematea du helburu eta haien beldurrak, itxaropenak eta bizi zuten errealitatea agerian uzten ditu. Giza Eskubideen Bulegoaren bidez antolatu dute erakusketa Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak, Benalmadenako Udalaren laguntzarekin.
Arantxa Lopez Oroimen Historikoko zinegotziak erakusketaren balioa nabarmendu du: “Haurren begietatik begiratzen die 36ko gerrari eta erbesteari. Beldurrari, galerari eta haur haiek aurrera jarraitzeko duten gaitasunari buruz hitz egiten duten testigantzak dira”.
Honako ordutegia du erakusketak:
- Astelehen eta jaiegunetan itxita egongo da.
- Asteartetik ostiralera: 16:00etatik 20:30era.
- Larunbatak: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Igandeak: 10:00etatik 14:00etara.

