Janariaren bueltan amaitu dituzte jaiak Jolastokietan
Sukaldaritza kontuetan duten trebetasuna erakutsi zuten haurrek Jolas Chef jardueran.Asier Gonzalez de San Pedro Jolastokietako jaietan ospakizun berezia izan dute aurten, Altzako auzune honetako festek 40 urte bete baitituzte. Ez dute jardueretan gehiegi nabaritu, berritasun gutxi eta beti funtzionatzen duten jarduerek osatu baitute sei eguneko egitaraua. Ohi bezala, ordea, asteburuan pilatu dira egiteko gehienak.
Haurrek beti dute bere txokoa egitarauan, larunbatean, bereziki; baina azken egunean ere parte hartzeko aukera berezi bati izan dute: Jolas Chef. Sukaldean nola moldatzen diren erakutsi zuten partaideek eta prestatutakoa jan nahi ez zutenek (edo postrerako gorde nahiago izan zutenek), beste alternatiba goxo bat izan zuten bazkaritarako: paella herrikoian.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedrok egindako argazkiak:

