Realak eta Athleticek neurtuko dituzte indarrak Euskal Herriko txapela janzteko
Euskal Herria Txapelketaren aurkezpena, Anoetan.Reala Urriaren 2an izango da Euskal Herria Txapelketaren finala, Anoetan, 19:00etan. Reala eta Athletic ariko dira aurrez aurre, hamargarren txapelketa janzteko lehian. Pasa den ligan elkarren aurkako partidetan puntu gehien eskuratu zituzten bi euskal taldeen artekoa izango da.
Gaur goizean egin dute aurkezpena, Anoetan bertan, eta luxuzko bi gonbidatuk parte hartu dute: Inaxio Kortabarria (Reala) eta Jose Angel Iribar (Athletic) jokalari historikoek. Hain zuzen ere, elkarrekin aurkeztu dute neurketaren irabazleak jasoko duen garaikurra. Horrekin batera, Mikel Etxarri omenduko dute finalean. Hamarkadetan Realeko teknikari eta Euskal Selekzioko entrenatzaile izandakoak euskal zale guztien aitortza jasoko du.
Partidako sarrerak datozen egunetan jarriko dituzte salgai. Realeko bazkideentzat sarrera doakoa izango da, eta Athleticeko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Publiko orokorrarentzat sarreren prezioa 30 eurokoa izango da, eta 10 urtetik beherakoentzat sarreren salneurria 10 eurokoa izango da.
Soilik estadioaren beheko eraztuna egongo da zabalik, bai bazkide bai gainontzeko zaleentzat. Estadioaren beheko eraztuna soilik egongo da zabalik, bai bazkideentzat, bai publiko orokorrarentzat salgai jarriko diren sarreretarako.

