Miren Lazkano piraguistak zilarra irabazi du Seu d'Urgelleko Munduko Kopan
Maialen Chourrautek, berriz, K1eko modalitateko Munduko Kopako sailkapen orokorreko hirugarren postuan bukatu du, lehen aldiz.
Miren Lazkano piraguista, zilarrezko dominarekin.BAT Basque Team Slalom Olinpikoko eta Kayak Kroseko Munduko Kopa bukatu da, eta ondo baino hobeto aritu dira Donostia Atletikoko piraguistak. Larunbatean, Miren Lazkano donostiarrak zilarrezko domina eskuratu zuen C1 modalitatean, La Seu d’Urgelleko (Katalunia) Munduko Kopako kanoako proban.
Lazkano hamabigarren egin zuen C1eko sailkatze txandan finalerdietara pasatzeko —30 onenak sailkatu ziren—. Finalerdietan, laugarren izan zen, finala jokatzeko txartela poltsikoratuz. Hamabi onenen txandan, Lazkanok 104.55eko azken denbora egin zuen, Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era amaituz. Tereza Kneblova txekiarrak osatu zuen podiuma.
Chourraut hirugarren, estreinakoz
Pasa den asteko ostiralean, berriz, Maialen Chourrautek, K1eko seigarren postuarekin, bere ibilbide osoan lehen aldiz Munduko Kopetako ranking nagusiko hiru onenen artean amaitzea lortu zuen. Mugarri hori harentzat nahikoa izan ez bazen ere, pozik geratu zen lorturikoarekin. Leire Goñi donostiarrak, berriz, hamabosgarren postuan bukatu zuen eta Pau Etxanizek bederatzigarrenean.

