Sail Ofizialean ikusteko gomendioak
'Geister' filmaren fotograma bat. Zinemaldia Film arriskatu eta esperimentalak maite dituenarentzat, badira Sail Ofiziala baino interesgarriagoak, hori ezin duda. Behin hori esanda, Zinemaldiko Sail Ofiziala da; pelikula onak eta oso onak baino ez dira sartzen hemen, epaile bakoitzak epaituko ditu ondoren…
Irekiera Fatih Akin zuzendari alemaniarrak eginen du Geister filmarekin. Turkiar jatorrikoa du familia, eta hori islatu egiten du bere obretan. 20 urte dituzte Farasha eta Farisen istorioa jasoko du hemen. Gau batean elkar ezagutu eta gau horretan bertan hilko da Farasha. Farisek, beraz, hurrengo 40 gauetan harekin amestuko du gero eta gehiago maiteminduz.
Bartzelonakoa da Javier Ruiz Caldera eta Espainiako zinemaren baitan egiten den umorezko filmak dira bere zigilua, eta, honakoan, horixe izango da bere proposamena: 5 minutos más lanarekin. Berto Romero du gidoigile, eta batzuetntzat bermea dena, atzerakada izango da besteentzat. Aukera bat merezi duela badirudi, behintzat.
Amanda Kernell Umeån (Suedia) jaiotako zuzendari eta gidoilaria da, jatorri suedia eta samiarra duena. Danimarkako Zinema Eskolan ikasi zuen eta Sami Blood (2016) filmarekin egin zen ezagun nazioartean; Veneziako Zinemaldian estreinatu zen eta hainbat sari jaso zituen. Ondoren Charter (2020) zuzendu zuen, eta bi filmetan sami herriaren eta identitatearen inguruko gaiak landu ditu. Garrat du váimmu / Brace Your Heartda Zinemaldian aurkeztuko duen filma: sami komunitate bat, elur oreinen artaldea kudeatu behar duen emakumea, ezkontza bat eta horrek denak nahastuta dakartzan arazoak.
Jesse Eisenberg aktore estatubatuarra da, The Social Network, Zombieland eta The Squid and the Whale filmetan egindako lanengatik ezaguna.Zinemaldian The Debut aurkeztuko du, bere hirugarren filma zuzendari moduan: Mona Friedman etxekoandre lotsatiak antzerki komunitario batean paper txiki bat lortuko du, eta esperientziak aktore grinatsu bihurtuko du. Bere paperaren osotasun artistikoa defendatzeko prest, antzezlaneko zuzendari autoritarioarekin talka egingo du. Antzerkiaren mundua eta umore ukituak uztartzen dituen istorioa da.
Krux filma aurkeztuko du Tony Vahl zuzendari alemaniarrak. Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Alemaniako ipar-ekialdeko herrixka batean kokatzen da istorioa. Herritarrek eguneroko bizitzari eusten dioten bitartean, ibaiak identifikatu gabeko gorpuak ekartzen hasiko dira. Etsaia noiz iritsiko zain, zurrumurruak eta beldurra gero eta handiagoak izango dira. Benetako gertakarietan inspiratutako thriller atmosferikoa da.
Satomi museoko langileak bere aitaren heriotzaren ondoren gela ezezagun bat irekitzeko giltza jasoko du. Aita bakarrik hil zen, eta gelak haren azken egunetara eramango du. Horixe da Muyou no hito / In My Father’s Room Maha Harada zinemagile japoniarraren aurtengo proposamena. Artearen munduan lan egin du Haradak, eta berak idatzitako ipuinean oinarritzen da film misteriotsu hau.






