San Bartolomeko merkataritza guneko enpresa sustatzaileak kalte ordainak eskatuko ditu
San Bartolome muinoko elizaren artxiboko irudia.Joseba Parron San Sebastian Donostiako Udalak San Bartolome muinoan merkataritza zentro bat eta lur azpiko aparkaleku bat egiteko proiektua bertan behera utzi ostean, proiektu horren enpresa sustatzaileak kalte ordainak eskatu dizkio udalari, Jon Insausti alkateak astearte honetako Tokiko Gobernu Batzordearen ostean azaldu duenez. Hala ere, alkatea “lasai” agertu da, haren hitzetan, udalak “aurreikusita” baitzuen enpresak eskaera hori egitea.
Insaustiren arabera, udalak “etxeko lanak” egin ditu San Bartolomeko aferan, izapidetze prozesuko pauso guztiak “berme juridiko guztiekin” egin dituelako, baita “gehiengoaren babesarekin” ere. “Lasai gaude, aurretik egindako lan guztiarengatik”, gaineratu du.
Udalak iazko apirilean erabaki zuen urte luzez hirian horrenbeste eztabaida sortu zituen San Bartolome muinoko proiektua bertan behera uztea. Eneko Goia alkate zela hartu zuen erabakia udal gobernuak, eta udal gobernuak aurtengo otsailean onartu zuen erabakia behin betiko, dagoeneko Jon Insausti alkate zela. Horrela, udalak berriki eman dio hasierako onarpena San Bartolomeko plan orokorraren aldaketari, eta horren harira iritsi da enpresaren kalte ordain eskaera.

