Bitxikeriak, munstroak eta makinak, Okendo Kultur Etxean
'Bitxikeria, munstro eta makinen kabinetea' erakusketa.Donostia Kultura Urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean izango da 37. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Filmak proiektatzeaz gain, erakusketa interesgarriak ere antolatu dituzte. Horietako bat da Conflictivos Productions animaziozko ekoiztetxe valentziarrari eskainitako Bitxikeria, munstro eta makinen kabinetea erakusketa. Gaurtik aurrera ikus daiteke Okendo Kultur Etxean, azaroaren 4ra bitarte.
Erakusketan ekoiztetxe valentziarrak 25 urtez egin duen ibilbidean egindako lana ikusi ahal izango da: gidoi ilustratuak, plastilinazko panpinak, maketak, dekoratuak, atrezzoko objektuak… Gainera, azaroaren 3an Fran Sanchezek zuzenduriko Conflictivos Productions, 25 años fracasando con todo éxito (2024) dokumentala ikusi ahal izango da, Okendo Kultur Etxeko areto nagusian.

