Trueba zineman ikusiko dira donostiar ikasleen hiru film labur
ZINEKIN proiektuaren aurkezpena egin dute.Gipuzkoako Foru Aldundia ZINEKIN laugarren aldiz egin dute aurten, eta Bideberri Institutuko eta Mendiola Ikastetxeko ikasle batzuek parte hartu dute hiru film laburren prozesu osoan “ideiatik hasi eta pantailara eramateraino” adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Bideberri Institutuko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta Mendiola Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek parte hartu dute proiektuan, eta larunbatean, hilak 19, 17:00etan Trueba zineman ikusi ahal izango dira hiru film laburrak.
Zaragueta Zulaica Fundazioak sortu zuen ZINEKIN proiektua 2023an, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza Departamentuak babestu du. Goizane Alvarez Kultura eta Lankidetzako foru diputatuak adierazi duenez halako proiektuek lankidetza ere badela hemen aukerak sortzea “gazteei lagunduz eta tresnak eskainiz beren gaitasunak ezagutzeko, hitz egiteko eta aukera berriak sortzeko”. Bestetik gaineratu du kultura eta ikus-entzunezko sorkuntza topaketa konfiantza sortzeko eta ikaskuntzarako gune bihurtu daiteke, bereziki kalteberatasun handiagoko egoera batetik hasi direnentzat: “Jatorriak edo egoera pertsonalak inoren etorkizuneko aukerak baldintzatuko ez dituen Gipuzkoa nahi dugu”, nabarmendu du diputatuak.

