Zabalaren hilketa eta 'El desencanto' filma oroitzeko ekitaldiekin bat egiteko eskatu dio udalari EH Bilduk
'El desencanto', Zinemaldiaren erakusketan.Gari Garaialde / Zinemaldia EH Bilduk aurkeztu duen erakunde adierazpenean jakitera eman du Josu Zabalaren hilketa eta El desencanto filmaren egileen keinua oroitzeko ekitaldiekin bat egiten duela eta Donostiako Udalak ere bat egiteko eskatu du.
Halaber, Zabalaren familiaren eskaerarekin bat eginez, Donostiako Udalak konpromisoa hartzeko eskatu du, familiari dagokion justiziarako eta informaziorako eskubidea eskatzeko. Gainera, Zabalari elkartasuna adierazi zioten pertsona eta erakunde guztiak aitortzeko ere eskatu dio udalari.

