Zinemaldian ere, protestan... San Sebastian International KAS Festibal!
KASen aldeko bizilagunek protesta umoretsua egin dute Zinemaldian.Joseba Parron Egoera makurretan ere umorea erabiltzeko fama dugu euskaldunek. Donostian ere badakite horretaz Kaleko Afari Solidarioek, besteak beste. Donostiako Udalak, inolako aurre abisurik gabe, afariak kalean banatzea erabat debekatu zutenetik, hamaika dira bizilagun solidarioek aurrera eraman dituzten protestak. Zinemaldia aprobetxatu dute ere egoera gogorarazteko: glamourraren eta alfonbra gorriaren hirian, kalean gose direnak ere badaudela oroitu dute hainbat lagunek Parte Zaharrean.
Hona hemen Joseba Parronen argazkiak.

