AP-8a itxiko dute Donostia eta Errenteria artean gaur gauean
AP-8 errepidea Astigarraga inguruan. Gaur, hilak 21, 21:00etatik 04:00etara, AP-8 errepidea guztiz itxiko dute Aginaztegiko tunelaren ikuskapena egiteko eta Masti Loidiko zubibidean dilatazio juntak konpontzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez Donostia eta Errenteria arteko zatia egongo da itxita, Bilboko norabidean, 13.000 eta 19.900 kilometro puntuen artean.
AP8a denbora tarte horretan erabili behar dutenek honako alternatibak izango dituzte:
- Donostia zein Bilbora joateko Oiartzun/Errenteriako lotunean GI-20a hartzea eta Donostiako sahiesbidetik igarotzea.
- Astigarraga eta Hernanira joateko: Oiartzun/Errenteriako lotunean GI-20a hartu, eta bosgarren irteera erabili Intxaurrondoruntz. Garberako biribilgunean GI-41etik Martuteneko biribilgunera joan eta bertatik A-15 errepidea hartu.

