Casting deialdia 'Florida' telesailean figurante gisa aritzeko
Grabaketa baten artxiboko argazkia.Beñat Parra Florida telesailerako figurante bila ari dira. Canal+ kate frantziarrak 18 eta 40 urte arteko bertako gizonak eta emakumeak topatu nahi ditu Donostian urriaren 19an filmatuko den sekuentzia batean figurante moduan aritzeko.
Filmatuko den sekuentzian Ibizia estiloko festa hippie chic bat agertuko da eta figurante gisa ibili nahi duenak argazki bat bidali beharko du estilo horretako arropa jantzita izena ematerakoan. Izen ematea Castproden webgunean egin behar da.

