Egitarau xumea, baina festa giro ezin hobea Loiolako Erriberako jaietan
Loiolako Erriberako jaiak, aurten.Loiolako Erriberako Auzo Elkartea Asteburu honetan ospatu dituzte Loiolako Erriberako jaiak, eta argi geratu da auzotarrek jaiez gozatzeko gogo handia zutela. Aurtengoan, aurreko urteetan baino egitarau laburxeagoa eta xumeagoa antolatu duten arren, horrek ez du inolaz ere festa giroa itzali. Adin guztietako auzotarrak elkartu eta elkarrekin ondo pasatzeko aitzakia ezin hobea bihurtu dute asteburua, eta erakutsi dute, hala, jarduera gutxirekin baina jarrera onarekin ere posible dela ondo pasatu eta auzoa egitea.

