Jon Arzubialdek urrezko domina eskuratu du Munduko Master M60 txapelketan
Jon Arzubialde urrezko dominarekin —erdian—, txapelketaren podiumean.Donostiako Atletiko Seigarrenez egin dute 100 kilometroko Munduko Master Txapelketa, eta Jon Arzubialde donostiarra izan da onena M60 kategorian. Galiziako Ames herrian jokatu zen atzo txapelketa, eta Donostiako Atletikoko korrikalariak eskuratu zuen urrezko domina (08:11:37).
Gainera, estatuko errekorra ezarrita lortu zuen garaipena, zortzi ordu luzeko esfortzua eginda.

