Ostegunean hasiko ditu udalak Aizkolene kalea berrurbanizatzeko lanak
Aizkolene berrurbanizatzeko lanak egingo ditu udalak.Donostiako Udala Ostegunean, hilak 24, hasiko ditu udalak Aieteko Aizkolene kalea berrurbanizatzeko lanak, “bertako irisgarritasuna hobetzeko”. 240.000 euro inguruko inbertsioa du proiektuak eta hari esker bidearen egoera “nabarmen hobetu ahal” izango dela adierazi du udalak, espazioa antolatuz eta oinezkoentzako kale irisgarriagoa bihurtuz.
Iñigo Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu du esku hartzea garrantzitsua dela Aizkolene kalearentzat: “Ez baikara zoladura berrietaz edo kale bat asfaltatzeaz soilik ari; aitzitik, espazioa erabat berrantolatzeaz aeta gaur egun narriadura handia duten azpiegiturak hobetzeaz ari gara”. Izan ere, proiektuaren helburua kalea erosoago egitea da, baita irisgarriagoa eta antolatuagoa izatea ere. Halaber, proiektuak etxebizitzertako sarbidea bermatu eta aparkalekuak mantenduko ditula ziurtatu du zinegotziak.
Oinezkoentzako kalea izatea nahi du udalak, eta horretarako zenbaki bikoitien aldean espaloi jarraitu bat eraikiko dute, bi metroko zabalera izango duena eta 250 metro inguru luzatuko dena. Zirkulazio bideak hiru metroko zabalera izango du, bestetik, argiteri berria ere jarriko da.
Obrak zatika egingo dituzte, etxebizitzetarako sarbideak mantendu ahal izateko.

