Pertsona bat hilik agertu da Antiguan
Ertzaintzak adierazi duenez igandean, hilak 20, 14:00ak aldera, dei bat jaso zuten Antiguako Plymouth plazan pertsona bat lurrean, konorta galduta, zegoelako. Osasun langileak iritsi zirenerako pertsona hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Ertzaintzak azaldu duenaren arabera gorpuak ez du golpe zantzurik.

