Powerchair Futbol mintegia egingo dute asteburuan
Gipuzkoako Powerchair Futbol Taldea, Kemen taldearen parte da. Artxiboko irudia.Kemen Powerchair Futbolaren inguruko mintegia egingo dute asteburuan ACPFEk (Espainiako Powerchair Futbol taldeen elkartea) eta Kemen Kirol Elkarteak. Bentaberriko kiroldegian eta Olarain ikastetxe nagusian egingo dute mintegia eta helburua jokalarientzako, entrenatzaileentzako eta epaileentzako tresna teorikoak eta ikasteko espazio praktiko bat eskaintzea da. Hala, urtean behin egiten dute mintegia eta aurten Donostian egitea egokitu da.
Mintegia larunbatean eta igandean, hilak 26 eta 27, egingo da eta igandean ate irekiak egongo dira 15:00etatik 17:00etara.
Mintegian parte hartuko dute besteak beste hamaika epailek, hamalau kirolarik eta zazpi entrenatzailek. Mintegia bideratzen hiru irakasle egongo dira: Remy Simon epaile frantsesa, Yann Grau Garcia entrenatzaile espainiarra eta Baptiste Barriere entrenatzaile frantsesa.


