Elena Iruretak jasoko du aurten Ramon Labayen Zinema Saria
Elena Irureta, 'Agur Etxebeste' filmean.Sensacine Groseko Ulialde elkarte gastronomiko eta kulturalak Ramon Labayen Zinema Saria emango dio aurten Elena Irureta aktore zumaiarrari. Zinemaldiaren testuingurua baliatuz, sari banaketa hilaren 25ean egingo dute, 23:00etan, elkarteak Bermingham kaleko 28. zenbakian duen egoitzan.
Euskal ikus-entzunezkoen esparruko sortzaile eta antzezle garrantzitsuenak saritzea da duela hamarkada bat baino gehiago sortutako sari honen helburua. Aurten, Iruretak, iaz saria jaso zuen Aitziber Garmendiaren lekukoa hartuko du, eta aurretik garaikurra eskuratu duten euskal eszenako izen nabarmenen zerrendara batuko da; tartean daude Ane Gabarain, Karra Elejalde, Ramon Agirre, Loreto Mauleon, Jon Plazaola, Gorka Aginagalde eta Moriarti ekoiztetxea.

