'Emakume zientzialarien argitan' zikloa egingo dute udazkenean
Garbiñe Elizegi Erizaintzan doktorea.Donostia Kultura Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatuta, Emakume zientzialarien argitan solasaldi zikloaren hiru saio egingo dituzte udazkenean. Hiruak euskaraz izango dira, eta Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian (19:00etan).
Lehenengo solasaldia urriaren 6an izango da. Miren Berasategi Komunikazioan doktoreak adimen artifizialaren inguruko ikerketak ezin hobe ezagutzen ditu, eta solasaldiaren izenburua honako hau izango da: Adimen artifiziala auzitan.
Garbiñe Elizegi Erizaintzan doktorea izango da bigarren elkarrizketatua, azaroaren 3an. Gaur egun erizain gisa ari da Lesakako Osasun Zentroan, eta Emakume eta genero ez-normatibo euskaldunak osasungintzan izenburupean eskainiko du solasaldia. Azkenik, abenduaren 1ean, Trantsizio energetikoaz hausnartzen saioa eskainiko du Estitxu Villamor fisikariak.
Saio guztien elkarrizketatzailea Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia komunikatzailea izango da.Horrez gain, “bi kulturen” estereotipoa gainditzeko (zientziak eta humanitateak), haien liburu gogokoenak ere gomendatuko dituzte.
Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan eta Elhuyarren Zientzia.eus webgunean ere entzun ahalko dira.
Zikloaren helburua
Emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu zikloak. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hainbat arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da.

