Zer plan egingo duzu asteburu honetan Donostian?
'1TZ4L1 3T4 P1ZTU' bertso saio elektronikoaren promozio irudia.Altzako Bertso Aroa Zer plan duzu asteburu honetan Donostian? Alde batetik, ez ahaztu Altzako Arriaga Serafinen jaiak ospatuko dituztela asteburu honetan; hemen daukazu egitaraua. Bestetik, gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 25), bertso zaleentzako proposamen berezia: Altzako Bertso Aroaren barruan, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU bertso saio elektronikoa egingo dute, Larratxo Kultur Etxean, 19:30ean. Ekhiñe Zapiain, Eli Pagola eta Miren Artetxe arituko dira bertsotan, Manex Pagola eta Aner Peritz musikarien laguntzarekin; Ainhoa Urien izango da gai jartzailea. Sarrera doakoa izango da.
Larunbatean (hilak 26), musika arloko gomendioa: Nico Wayne Toussaint Trio blues hirukoteak joko du Altxerri aretoan, 20:00etan. Sarrerak 5 euroak egongo dira salgai, han bertan.
Igandean (hilak 27), antzerkia proposatuko dizugu, izan ere, Infinitudramaren Promesarik txikiena antzezlana ikusi ahal izango da Egiako Gazteszena aretoan, 19:30ean —larunbatean ere eskainiko dute—. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean edo Gazteszenako leihatilan daude salgai, 10 euroan.
Bonus track. Astean zehar plan bat egin nahi izanez gero, hementxe gure gomendioa: Gerardo Danborienak 2025ean ondutako Abata filma proiektatuko dute San Telmo museoan, asteazkenean (hilak 30) 19:00etan, doako sarrerarekin. Aner Etxeberriak hitzaldia eskainiko du, Rosa Arburuak gidatuta.

