Tamaina handiko hondakinak ongi botatzeko zaintza gehiago jarriko ditu udalak
Bi udaltzain zaborra zaintzen.Donostiako Udala Donostiako Udalak jakinarazi du tamaina handiko hondakinak gehiago kontrolatuko dituela, ezarritako ordutegietatik kanpo bota ez daitezen. Aurten 47.645 abisu jaso dituela gaineratu du, tamaina handiko hondakinak “behar ez diren egun, ordu eta tokietan utzita egoteagatik”. Beraz, udalak kontzientziazioa eta kontrol neurriak indartzea erabaki du, “mota horretako hondakinak hobeto biltzearren eta behar ez den moduan bota ez daitezen”.
Neurrien artean, besteak beste, edukiontzietan A3 tamainako biniloak jarriko ditu udalak, bertan “modu argi eta ikusgarrian” informazioa gogorarazteko. Bestetik, Udaltzaingoak gehiago kontrolatu eta zainduko dituela ere ziurtatu du udalak. Iñigo Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziaren hitzetan: “Ezinbestekoa da denok arau horiek ezagutu eta errespetatzea”.
Udalak gogorarazi du tamaina handiko hondakinak behar bezala ez uzteak 1.000 euroko isunak ekar ditzakela.

