
Bizitza oso bat darama Santi Ugalde Uriartek (Bilbo, 1959) telebistan, zineman eta, batez ere, antzerkian. Kaleko antzerkian. Kasualitatez iritsi zen Donostiara, eta hemen egin du bizitza pertsonala zein profesionala. 44 urteren ondoren, agur esateko ordua iritsi zaio Trapu Zaharra bere antzerki konpainiari.

Ehun urte bete dira Frantzisko Zubiaurre 'Kiriko' patroia zendu zenetik. Kontxako bost bandera irabazi zituen Donostiako traineruarekin, eta mende bat geroago, hiriko beste ontzi batek berdindu du lorpen hura: Donostia Arraun Lagunak-en 'Lugañenea'-k.

Bukatu berri diren Porrontxo jaietako arrazakeriaren aurkako protokoloa garatzen lagundu du Natalia Campos Gallardok. ‘Porrontxoetan eraso arrazistarik ez’ lelopean, erasorik jazoz gero laguntza eskaintzeko da.

Eusko Jaurlaritzak aukeratu du Amarako tren geltokitik aurrerako eremua eraldatuko duen proiektua. Donostiako Udalak, ordea, zehaztu du udalari berari dagokiola Easo-Amara inguru hori nolakoa izango den erabakitzea. Beraz, PSE-EE eta EAJ ados jarri beharko dira.