Donostia Errugbia Baleazaleak nesken taldearen aurkezpen ofiziala Anoetako estadio txikian izango da
Donostia Errugbia Baleazaleak emakumezkoen taldea.Donostia Kirola Gizonezkoen aurkezpena egin ondoren, emakumezkoen txanda da. Donostia Errugbia Baleazaleak taldeko neskek estreinako lagunarteko partidak jokatuko dituzte bihar, hilak 26, Anoetako estadio txikian. Gaztedi eta Elorrio talde bizkaitarren aurka ariko dira, 16:00etatik aurrera.
Donostiako Udalaren ekimenez sortu zen Donostia Errugbia kluba, Donostiako Atletikoren eta Bera Beraren errugbi taldeak elkartuta. Gerora, Zarautz Beltzak Lasarte errugbi taldeak bat egin zuen klub berriarekin, lurralde dimentsioa sendotzeko eta erreferentziazko proiektu bat eraikitzeko. Horrela, izena eguneratu egin zuten: Donostia Errugbia Baleazaleak. Gizonezkoen taldea egituratu ondoren, emakumezkoen taldearekin gauza bera egin dute.
Aurkezpen ofiziala, berriz, bihar izango da. Neurketen aurretik, nesken taldearen eta zuzendaritza teknikoa jendaurrean aurkeztuko dute. Ondoren, berriz, aipaturiko bi lagunartekoak jokatuko dituzte.
Lehen erronka
Donostia Errugbia Baleazaleak mutilen taldeak, berriz, lehen partida jokatuko du Ohorezko B mailan. Hau da, estatuko errugbiaren bigarren mailan. Elorrioren aurka ariko dira estreinako jardunaldian, Arrasateko Mojategi kiroldegian (16:00).

