Ion Larrañaga izango da Donostiarrako entrenatzailea
Ion Larrañaga, artxiboko irudi batean.EITB Donostiarrako gizonezkoen taldeak badauka entrenatzailea hurrengo denboraldirako: Ion Larrañaga. Hamar urteko ibilbidearen ostean Igor Makazagak kargua utzi ondoren, entrenatzaile bila zebilen Donostiarra Kaiarriba kluba, eta ostiral goizean baieztatu du Larrañagak hartuko duela gizonezkoen traineruaren zuzendaritza teknikoa 2027an.
Arraunlari gisa ibilbide luzea egin ostean, Larrañaga Getariako taldearen entrenatzailea zen 2018tik, eta Getaria Kontxako Banderara sailkatzeko balentria historikoa lortu du urteotan. Donostiarrak “zorterik onena” opa dio Larrañagari, klubean abiatuko duen aro honetan.

