Igor Makazagak ez du jarraituko Donostiarrako entrenatzaile gisa
Igor Makazaga Donostiarraren entrenatzailea, pasa den igandean, kaian.Donostiarra Donostiarra Kaiarriba klubak jakinarazi duenez, Igor Makazagak ez du entrenatzaile karguan jarraituko. Hain zuzen ere, sanjuandarrak berak uko egin dio geratzen zitzaion urtebeteko kontratuari. Horrela, hamar urte luzeko ibilbideari bukaera emango dio, 2016ko urrian hartu zuelako gizonezkoen lehen taldea.
Makazagari “eskerrik beroenak” eman nahi dizkio klubak, “urte hauetan guztietan erakutsitako lan, dedikazio eta konpromisoagatik”. Haren gidaritzapean, Donostiarrak “mugarri historikoak” lortu dituela nabarmendu dute: “KAE Ligako igoeratik hasi eta trainerua TKE ligako elitean sendo finkatu du. Ziklo honetan zehar, Donostiarrak bandera garrantzitsuak astintzea lortu du, eta bi
bigarren postu gogoangarri erdietsi ditu Kontxako Banderan, 2022an eta joan den igandean bertan”.
Kontxa pasatuta, Eusko Label ligako azken jardunaldiak falta dira, eta horiek izango dira Makazagaren azkenak Donostiarraren gidari gisa. Horrela ere, kluba dagoeneko ordezko entrenatzailearen bila dabil, kirol proiektuari jarraipena emateko eta “hurrengo sasoiari begira maila lehiakor handienari eusteko”.

