Añorgako Arkaitz dantza taldeak behar bezala ospatu du bere mendeurrena
Añorgako Arkaitz dantza taldearen mendeurreneko ekitaldia.Asier Gonzalez de San Pedro Bere mendeurrena ospatzen ari da 2026an Añorgako Arkaitz dantza talde historikoa, eta, hain zuzen ere, ospakizun nagusia egiten ari dira larunbat honetan auzoan.
11:30ean ireki dute frontoia, eta asko izan dira ordurako bertaratu diren añorgatarrak, izan ere, 12:00etan hasi da mendeurreneko emanaldi nagusia. Giro ederrean dantzatu dira, egindako ehun urteko ibilbidea ospatzeko. Dantzaren ostean, noski, bazkari herrikoia egin dute denek elkarrekin, eta jai giroan gelditu dira auzoan, ospakizun eguna baita gaurkoa.
Jarraian, ekitaldi nagusiko irudi bilduma ikus dezakezue, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren eskutik:

