Nerea Kortajarenaren hautagaitza berretsi dute EH Bilduren militanteek
Nerea Kortajarena, EH Bilduk proposatutako Donostiako alkategaia.EH Bildu EH Bilduk hilaren hasieran proposatu zuen Nerea Kortajarena 2027ko udal hauteskundeetan Donostiako alkategai izateko hautagai gisa, eta EH Bilduren militanteek hautagaitza hori berretsi dute, barne prozesu baten bidez. Hain zuzen ere, koalizio abertzaleak azaldu duenez, jasotako botoen %97,01 aldeak izan dira Kortajarenaren kasuan, %1,49 kontrakoak eta %1,49 zuriak.
Nafarroako lehendakaritzarako, foru aldundietarako eta Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkatetzetarako hautagaitzen bozketak ere egin dituzte barne prozesu horretan, eta alderdiak aurkeztutako gainontzeko hautagaiak ere berretsi dituzte militanteek: Laura Aznal (Nafarroa), Eva Lopez de Arroyabe (Araba), Iker Casanova (Bizkaia), Maddalen Iriarte (Gipuzkoa), Joseba Asiron (Iruñea), Rocio Vitero (Gasteiz) eta Maria del Rio (Bilbo).

