AP-8a itxiko dute, tarte banatan, gaur eta bihar
AP-8 errepideko 19. irteera adierazten duen seinalea. AP-8 errepidea itxiko dute gaur eta bihar gauean, hilak 28 eta 29, Behobiarako noranzkoan, sistemen eta tunelen mantentze lana egiteko.
Gaur, Usurbil eta Donostia artean, 27 eta 19 kilometroen tartean etengo dute kotxeen joan-etorria, 23:00etatik 04:00etara bitartean. Ordu horietan, ibilgailuek GI-20 errepidea erabili beharko dute Behobiarako bidaiarekin jarraitzeko edo N-1 eta A-15 errepideekin bat egiteko. Gaur egun osoan, eskuineko erraia itxita egongo da 28,000 eta 27,800 kilometroen artean.
Bihar gauean, berriz, lanek aurrera jarraituko dute Donostia eta Oiartzun arteko zatian, 20 eta 12 kilometro puntuen arteko tartean, 00:00etatik 04:00etara bitartean. Lanak egin bitartean, ibilgailuen Urumeako irteeran utzi beharko dute autopista, GI-41 errepidearekin bat egin eta Martuteneko biribilgunera joateko. Ondoren, GI-40 errepidetik Garberara joko dute, eta handik GI-20ra sartu ahal izango dira Intxaurrondoko sarreratik, beren bidaiarekin jarraitu ahal izateko. Halaber, gaueko zereginetarako prestaketak aurrera eraman ahal izateko, ezkerreko erreia itxiko dute Donostian, 20,500 eta 20,300 kilometroen artean, 11:00etatik aurrera.

