'Belle époque' garaira itzuli da Gros, Artainuren eskutik
Artainu elkarteko kideak, 'belle époque' garaiaz jantzita.Asier Gonzalez de San Pedro Groseko Artainu konpainiak bere zilarrezko ezteiak ospatu ditu igandean, hilak 27, Donostia Belle Époque eta zerbitzarien itzulera izeneko ekitaldiaren bidez; XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako Donostiaren estetika, ohiturak eta lanbideak biziberritu zituzten. Garaiko jantzien eta protokolo historikoen bidez, Europa mailan dotorezia eta modernitatearen erreferente izan zen garaia erakustea zen beraien asmoa.
Gros zeharkatu zuten desfilean, eta Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak erretratatu zituen:

