Bilintx Saria bertsolarien arteko txapelketaren lehen finalerdia jokatu dute
Amarako Donosti Berri elkartean jokatu dute Bilintx Sariaren finalerdia.Bilintxi Balantxa Ostiralean, hilak 25, jokatu zuten Bilintx Sariaren lehen finalerdia Amarako Donosti Berri elkartean eta Oier Etxeberria izan zen garaile, 237.5 punturekin. Hala, azpeitiarrak finalera joateko txartela lortu du.
Aurtengo txapelketan hemezortzi bertsolarik parte hartu dute eta hiru finalerdi egingo dituzte guztira. Hurrengo hitzordua, bigarren finalerdia, urriaren 2an jokatuko dute, Groseko Marruma elkartean. Formatua mantendu egingo dute lehenik afaria eginez, eta afalostean sei bertsolarik hartuko dute lekukoa: Unai Gaztelumendi, Peru Aiartza, Aiert Ordoñez, Unai Azpiroz, Iosu Ordoñez eta Txaber Altube. Sarrerak oraindik eskuragarri daude, 20 eurotara.
Finala San Telmo Museoan egingu dute, urriaren 16an, 19:00etan, hiru finalerdiak jokatu ondoren. Finala desberdina izango da, ez dutelako afaririk egingo –bertso saioa izango da soilik– eta sarrera doakoa izango da.
Hona hemen lehen finalerdiko sailkapena:
- Oier Etxeberria – 237,5 p.
- Manex Mujika – 218,5 p.
- Egiar Otegi – 212 p.
- Iker Uriarte – 203 p.
- Antton Fernandez – 199,5 p.
- Asier Ibarguren – 193 p.

