Kontsumo arduratsuaren azoka antolatu dute bigarrenez Egian
Egiako Plaza Haundi (Luis Martin Santos plaza).Joseba Parron San Sebastian SETEM Hego Haizea Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Teila Fabrikak bigarrenez antolatu dute kontsumo arduratsuaren azoka Egian. Plaza Haundin egingo dute, larunbatean, urriak 3; 12:00etan hasiko da eta 18:00ak arte iraungo du. Hogei postu inguru edukiko ditu azokak.
Azokan dagoena begiratzera edo erostera joateko aukera egoteaz gain, postua jartzeko aukera ere badago. SETEMek honela gonbidatu ditu auzotarrak parte hartzera: “Etxean erabiltzen ez duzun baina egoera onean dagoen arropa, liburu, osagarri, objektu, altzari txiki, artisautza edo bestelakorik baduzu? Ekarri eta eman bigarren bizitza bat”. Hala, postua jarri nahi duenak izena eman beharko du haien sare sozialetan jarri duten formularioan.

