Oier Arropa Klinikarena izan da 74. Zinemaldiko erakuslehio irabazlea
Oier Arropa Klinikaren erakusleihoa 74. Zinemaldian.San Sebastian Shops 74. Zinemaldia dela eta, San Sebastian Shopsek beste urte batez antolatu du erakusleihoen lehiaketa. Guztira 50 saltokik parte hartu dute lehiaketan eta bi sari eman dituzte Eusko Jaularitzaren Merkataritza sailari esker. Saritu bakoitzak parte hartu duen saltokietan gastatzeko 1.000 euroko diru saria jaso du. Erakusleiho denak San Sebastian Shopsen webgunean ikusi daitezke.
Lehen saria, epaimahai ofizialarena, Oier Arropa Klinikak jaso du Donostiarekin eta Balenciagarekin lotutako jantzi, objektu eta irudien bidez apaindutako erakusleihoarekin. Beste sariaren irabazlea bozkatuz erabaki dute, eta 3.000 bozka baino gehiagorekin Audiocentro Federopticos Legarda izan da irabazlea, saltokiaren “30. urteurrenarekin bat eginez” Zinemaldiaren unibertsoa haren nortasunarekin uztartu du erakusleihoak.

