Tokiko artoen erakusketa, Gladys Enean ikusgai
Gladys Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan dago erakusketa.Cristina Enea Fundazioa Iñigo Garcia Ingurumen zinegotziak halako erakusketa eta ekimenen garrantzia azpimarratu du, izan ere erakusketak Euskal Herriko 27 arto mota ezberdin jasotzen ditu. Artoa garrantzi handiko elementua izan da bertako nekazaritza eta sukaldaritzan, azken urteotan, baina, kontsumoa jaitsi egin da eta, ondorioz, baita haren ekoizpena ere. Erakusketa Gladys Enea parkean dagoen Ingurumen Baliabideen Zentroan egongo da abenduaren 21era arte.
Hori horrela, aurreko urtean “prospekzio lan txiki bat” egin zuten Basaburu Txikia, Baztan, Bortziriak eta Malerreka ibarretan landatzen diren arto motak identifikatzeko. Marc Badal Cristina Enea Fundazioko Haizea proiektuaren arduradunak gogorarazi du etxe gutxietan egiten dela gaur egun artoa, eta “horregatik dago produktu hori arrisku larrian” gaineratu du.
Ingurumen zinegotziak azaldu du erakusketak modu erraz eta dibulgatzailea eskaintzen duela aberastasun horretara gerturatzeko aukera eta gogorarazi du “landutako biodibertsitatea kontserbatzea ere barietate horiek ezagutzen, erabiltzen eta transmititzen jarraitzearen mende dagoela”.
Erakusketan, 27 arto motak jasotzen dituen fitxa eta irudiez gain, tokiko artoaren inguruko hiztegi txiki bat ere jaso dute. Besteti, urriaren 29an Marc Badalek herritarrei irekitako ekitaldi batean aurkeztuko ditu tokiko arto moten inguruan egindako azterketaren emaitzak.

