Angel Larrañaga izango da Donostiarraren emakumezkoen traineruaren entrenatzailea
Angel Larrañaga.Orio Donostiarra Kaiarribak jakinarazi duenez, Angel Larrañagak (Tolosa, 1967) hartuko du emakumezkoen traineruaren gidaritza. Ibon Urbietak utzitako lekua hartu eta ETE ligatik Euskotren ligara bueltatzea izango da bere helburua.
Arraunlari gisa urtetan aritu ondoren, Larrañaga hainbat klubetan aritu da prestatzaile eta entrenatzaile moduan. Azken bederatzi urteotan, Orio Arraunketa Elkartean aritu da harrobia lantzen. Aurretik, Zarautzen, Urdaibain eta Astilleron ibilitakoa da.

